Egonaldi zoragarria!

Etxea oso ondo hornituta, eta garbitasuna erabatekoa, oso polita izateaz aparte (ipuinetakoa bezalakoa). Ixabel eta Mariano erabateko prestutasunez behar genuenerako, eta gehiago. Eskerrik asko bizkotxoagatik, ogiagatik eta arrautzengatik. Gure alabak pozaren pozez Maddi, Eneko, Gartxot eta Eunaterekin. Haiekin jolasteaz gain, oilategira ere joan ziren arrautzak jasotzera. A! eta Baztan ere ezin ederragoa. Umeekin egun batzuk pasatzeko toki ezin hobea. Laster itzultzea espero dugu.

Comments are closed.