Ibilbide turistikoa Amaiur eta inguruetan barrena.

Uda puri purian, eta gure inguruak ezagutzeko prest jende ugari ibiliko delakoan, apenas 5 kilometroko ibilalditxoa proposatzen dizuegu. Herria eta inguru hurbila ezagutzeko parada izanen duzue. Etxetik herrira, Ukumil parajetik eginen dugu, gaztetan elizara joateko erabiltzen genuen bidexendatik. Elizara iritsiko gara, Gazteluzokoko SL bidea alde batera utziko dugularik. Elizatik goiti hauetxek dituzue toki interesgarriak, ez ditut denak markatu baino gehienak, bai:

  1. Errota. Gaur egun jarduera turistikoan dabilena, talo tailerrak, talo dastaketak eta bisita gidatuak eskeintzen dituena. www.amaiurkoerrota.com. IMG_20160630_180857
  2. Erretore etxea. Gibeleko aldean, zaharberritutako dolarea ikusiko duzue, kanpotik baina, ezin da barnera sartu. Gaur egun gelditzen den bakarra. IMG_20160630_180928 IMG_20160630_180826
  3. Andra Mari eliza, Erdi Arokoa. Zaharberritze garrantzitsuena XVI. mendekoa da, 1522. gaztelua suntsitu eta handik hartutako harriekin egina.IMG_20160630_180914 IMG_20160630_181138
  4. Lore iraunkorra.Josu Goiaren eskultura, 1522. , erresuma defendatzeko gazteluan borrokatu zutenen alde.  IMG_20160630_181053 IMG_20160630_181037
  5. Donejakue bideko gurutzea. IMG_20160630_181231
  6. Eskola zaharra, gaur egun Eguzkialde landetxea. http://www.eguzkialde.com/
  7. Kale Nagusirako sarrerako arkua. Erdi Aroa. IMG_20160630_181325 IMG_20160630_181307 IMG_20160630_181406 IMG_20160630_181345
  8. Ospitalea etxea, erromesen garaian ostatu tokia.IMG_20160630_181430 IMG_20160630_181440
  9. Donejake iturria. eraikin berria, erromesari omentzeko.IMG_20160630_181526
  10. Gazteluzoko SLrako bidegurutzea, arestian pasatutako presara eramanen gaituena.
  11. Mutiko eskola ohia. Gaur egun Goizargi landetxea.  www.goizargile.com.IMG_20160630_181954
  12. Plaza Nagusian, Udaletxe ohia.IMG_20160630_182114
  13. Eskortzea etxea, zeinean Pablo Sarasate konposatzailearean amatxi sortu zen. IMG_20160630_182155
  14. Gaur egun eskola (lehe neskatikoena); 2015-16 ikasturtean, 3-12 urte bitartean 32 ikasle izan ditu. Herri eskola edo eskola ttikia, haurrak 3 gelatan banatuta daude..IMG_20160630_184405
  15. Auzolanean eraikitako “Gure ametsa” frontoia.IMG_20160630_184419
  16. Mertxenea. Etxebizitza sorta berria. Mertxenea Apartamentu turistikoa, 3 giltzatakoa. http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/Alojamiento/6919/Mertxenea.htm.IMG_20160630_182823
  17. Lixutegia. Zaharberritua. Garai baten hementxe elkartzen ziren herriko emakumeak.IMG_20160630_182957 IMG_20160630_183032 IMG_20160630_183148 IMG_20160630_183106
  18. Arretxea jauregia. IMG_20160630_183750
  19. Borda Jauregia. Garai batean Guardia Zibilaren kuartela izandakoa eta gaur egun, inoiz ireki ez den hotela.IMG_20160630_183803
  20. Aska. Denbora batez, belaitik etxe azpitan zeuden ikuilutara zoazten behiak aska haueta ura edaten zuten.IMG_20160630_183917
  21. Hirigoienea etxea bere aska parean duela.IMG_20160630_193533 IMG_20160630_193512
  22. Pilareko baseliza edo kapera. Kale Nagusiaren bukaera. Ezkerreko pistak gaztelura eramanen gaitu.IMG_20160630_193704
  23. Monolitoa eta gaztelua. Eunate neskatikoa nekatuta zegoenez, ez gara goitiraino iritsi. Bertze ibilbide batzutan baduzue gazteluaren inguruko informazioa. guk noiznahi joateko aukera dugu baino zuek, ez baduzue ezagutzen, joan zaitezte, handik ikusiko duzuena egiz merezi baitu. Parisea joan eta Eiffel dorrea ez bisitatzea bezala da Amaiurrera etorri eta gaztelua ez bisitatzea (jeje, ni, Parisen egondakoa naiz eta Eiffel dorrea ez nuen bisitatu baino obrak zirela eta…). Monolitoak, 1522. guda gogoratzen du; 200 gudari, Nafarroako Erresumaren alda, Gaztelatik etorritako 10000 soldaduen kontra borrokatu zuten eta hantxe galdu zen Erresumako independentzia berreskuratzeko aukera. Gaur egun, 10 urtez industu ondotik, gaztelu haren aztarnak ikusi ditzazkegu. Hortarako, hizkuntza ezberdinetan informazioa ematen duten panelak aurkituko dituzue. Bisita autogidatua, dohainik, baino etzitsua duzue ekonomikoki gure auzolandegian borondatea uzteko.

    Joakin iriartek utzitako argazkia-Foto cedida por Joakin Iriarte.

    Joakin iriartek utzitako argazkia-Foto cedida por Joakin Iriarte.

  24. Teileriko zubia. Erran bezala, gu, gazteluko pista utzi eta baselizaren ezkerreko aldean dagoen bertze bidea hartu dugu “azpiko bidea” deiturikoa. Teilariko zubi pasatu (nonbait, garai batean teila eginen zuten…), harriren bat errekara bota eta 15’tan etxera iritsi gara.IMG_20160630_194203

Ibilbidea, egin genuen modura publikatu dut, editatu gabe, denbora errealekin, 5 urteko neskatoakin egina. Ostatuan gelditu ginen, parkean bertze tartetxoa eta Teilariko zubian, errekara harriak botatzen.

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sakatu enlazean. https://goo.gl/photos/UVVSibcGmRG7iQAx9

Iradokizuna: bokatak eraman eta lixutegi ohian jan. Mahaiak eta aulkiak dituzue hortarako.

 

Ixabel  |  Comments Off on Ibilbide turistikoa Amaiur eta inguruetan barrena.  |  in Uncategorized @eu

Comments are closed.