Komino eta azukre beltzaz egindako opilak.

Neguko atsaldeak sukaldari lanetan ibiltzeko ederrak izaten dira. Berriki, Iban Yarzaren liburua erosi nuen eta errezeta batek erakarri ninduen. Asia aldean jaten dituzten opil batzuna zen, kominoa eta azukre beltza daramatenak, bertze gauza batzun artean. Opilak arinagoak ateratzeko tang zhong-a erabiltzen dute. Hementxe duzue errezeta:

Tang zhong-a prestatu.

  • 200gr ura
  • 40gr irina
  • sutan berotu biak ongi nahasiz eta irakinarazi gabe. Loditzen hasten denean sutik atera eta hozten utzi.

Orea prestatu:

420gr indarrazko irina, 125gr gari semola irina, 2 goilaratxo kominoa, 65gr azukre beltza eta 6gr gatza ongi nahasi; ondotik, tang zhong-a, 120gr esnea, arraultza bat eta 10gr orantza edo legamia gehitu. Ongi ongi oratu orea berdindu arte. Gehitu orain 80gr gurina (aspaldian hotzgailutik ateratakoa) eta 10’z oratu. Ontzi batean sartu eta tapatu eta utzi lehendabiziko hartzidura egin dezan (tokiko tenperaturaren arabera ordu t’erdi eta hitu ordu tartekoa izanen da). Tamaina bikoiztu denean, 80-90ko pilotak egin eta bizkotxoak egiteko ontzi batean jarri bat bertzearen ondoan. Utzi berriz ere bigarren hartzidura egin dezan (ordu t’erdi goiti beheiti). pilotan haundituko dira eta bat bertzearekin elkartu. Pintatu arraultzakin eta azukre beltza bota gainetik. Labekatu 30’z 190 gradutan. Hozten utzi eta jatera…On egin diezazuela!!!

Ixabel  |  Comments Off on Komino eta azukre beltzaz egindako opilak.  |  in Uncategorized @eu

Comments are closed.