Nafarroako iparraldean kokaturik, Baztan bailara Nafarroako udalerri zabalena da. 8.000 biztanle daude bailara osatzen duten 15 herritan barreiaturik. Bailarako ikuspegi hoberenetakoa, baztango behatoki edo miradoretik dugu naiz eta ez den guttiagorako Gorramendi mendiak eskeintzen diguna, Otsondotik 10 kilometrotara. Zigan dago, eta bertatik Baztango herri aunitz ikus ditzakegu. Paisaia, zoragarria. Mendi magal berdeetan, belagiak eta zuhaitzak elkarrekin agertzen zaizkigu eta han eta hemenka, borda eta baserriak. Gizakia eta naturak elkarbizitzen jakin dutenaren isladarik ederrena. 1000 metro inguruko altuera duten mendi kaxkoek marrazten duten perfila, argazki eder honen marko bilakatzen da eta gonbidatzen gaitu, oinetako egokian jantzi eta bertan ibilalditxo bat egitera.
Ibilaldiak, mendiak, museoak, ondarea, folklorea, euskara, natura… aunitz dira gure inguruetan aurkituko dituzun altxorrak.
Gure etxean, Aldekoan, honen guztiaren informazioa emanen dizugu, baita inguruan dagoen gastronomi eskaintza zabalarena. Horretan gain, bidaia antolatzen lagunduko dizugu eta, gosetzen hasteko, inguruko patzuergo
turistikoaren web orria bisitatzea gomendatzen dizugu www.consorciobertiz.org eta zerrendatzen dizkuzugu aukeratako batzuk. Etxera ailagatzean, menu osoa diseinatuko dugu…
“Aunitz dira gure inguruetan aurkituko dituzun altxorrak.”
BAZTAN

KOBAZULOAK
Urdazubiko kobazuloak
Zugarramurdiko kobazuloak
MUSEOAK-ONDAREA
Baztango Museo etnografikoa – Javier Ciga bilduma
Urdazubiko monastegia
Zugarramurdiko sorginen museoa
Iruritako Jauregia
Santxotena parke-museoa
ERROTAK ETA GASNATEGIAK
Zubietako errota
Amaiurko errota
Urdazubiko errota
Jauregia gasnategia-esnekiak, Anizen
Baztangoa gasnategia, Arizkunen
Etxelekua gasnategia, Urdazubin
Ardiarana gasnategia, Legasan
Lizun gasnategia, Sunbillan
NATURA-IHARDUERA ETA EKINTZAK
Bertiz Jaurerria
BKZ – naturan iharduerak
ORBELA – naturan iharduerak
Ordoki zalditegia
Burricleta txirrindula elektrikoakicleta
Leurtza – aire librean iharduerak
BERTZE TOKI INTERESGARRIAK
Ultzamako golf zelaia, Larungo tren txikia , Orgi
basoa , Irati basoa, Nafarroako turismoa, Gipuzkoako turismoa