Uda puri purian, eta gure inguruak ezagutzeko prest jende ugari ibiliko delakoan, apenas 5 kilometroko ibilalditxoa proposatzen dizuegu. Herria eta inguru hurbila ezagutzeko parada izanen duzue. Etxetik herrira, Ukumil parajetik eginen dugu, gaztetan elizara joateko erabiltzen genuen bidexendatik. Elizara iritsiko gara, Gazteluzokoko SL bidea alde batera utziko dugularik. Elizatik goiti hauetxek dituzue toki interesgarriak, ez ditut denak markatu baino gehienak, bai:
- Errota. Gaur egun jarduera turistikoan dabilena, talo tailerrak, talo dastaketak eta bisita gidatuak eskeintzen dituena. www.amaiurkoerrota.com.
- Erretore etxea. Gibeleko aldean, zaharberritutako dolarea ikusiko duzue, kanpotik baina, ezin da barnera sartu. Gaur egun gelditzen den bakarra.
- Andra Mari eliza, Erdi Arokoa. Zaharberritze garrantzitsuena XVI. mendekoa da, 1522. gaztelua suntsitu eta handik hartutako harriekin egina.
- Lore iraunkorra.Josu Goiaren eskultura, 1522. , erresuma defendatzeko gazteluan borrokatu zutenen alde.
- Donejakue bideko gurutzea.
- Eskola zaharra, gaur egun Eguzkialde landetxea. http://www.eguzkialde.com/
- Kale Nagusirako sarrerako arkua. Erdi Aroa.
- Ospitalea etxea, erromesen garaian ostatu tokia.
- Donejake iturria. eraikin berria, erromesari omentzeko.
- Gazteluzoko SLrako bidegurutzea, arestian pasatutako presara eramanen gaituena.
- Mutiko eskola ohia. Gaur egun Goizargi landetxea. www.goizargile.com.
- Plaza Nagusian, Udaletxe ohia.
- Eskortzea etxea, zeinean Pablo Sarasate konposatzailearean amatxi sortu zen.
- Gaur egun eskola (lehe neskatikoena); 2015-16 ikasturtean, 3-12 urte bitartean 32 ikasle izan ditu. Herri eskola edo eskola ttikia, haurrak 3 gelatan banatuta daude..
- Auzolanean eraikitako “Gure ametsa” frontoia.
- Mertxenea. Etxebizitza sorta berria. Mertxenea Apartamentu turistikoa, 3 giltzatakoa. http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/Alojamiento/6919/Mertxenea.htm.
- Lixutegia. Zaharberritua. Garai baten hementxe elkartzen ziren herriko emakumeak.
- Arretxea jauregia.
- Borda Jauregia. Garai batean Guardia Zibilaren kuartela izandakoa eta gaur egun, inoiz ireki ez den hotela.
- Aska. Denbora batez, belaitik etxe azpitan zeuden ikuilutara zoazten behiak aska haueta ura edaten zuten.
- Hirigoienea etxea bere aska parean duela.
- Pilareko baseliza edo kapera. Kale Nagusiaren bukaera. Ezkerreko pistak gaztelura eramanen gaitu.
- Monolitoa eta gaztelua. Eunate neskatikoa nekatuta zegoenez, ez gara goitiraino iritsi. Bertze ibilbide batzutan baduzue gazteluaren inguruko informazioa. guk noiznahi joateko aukera dugu baino zuek, ez baduzue ezagutzen, joan zaitezte, handik ikusiko duzuena egiz merezi baitu. Parisea joan eta Eiffel dorrea ez bisitatzea bezala da Amaiurrera etorri eta gaztelua ez bisitatzea (jeje, ni, Parisen egondakoa naiz eta Eiffel dorrea ez nuen bisitatu baino obrak zirela eta…). Monolitoak, 1522. guda gogoratzen du; 200 gudari, Nafarroako Erresumaren alda, Gaztelatik etorritako 10000 soldaduen kontra borrokatu zuten eta hantxe galdu zen Erresumako independentzia berreskuratzeko aukera. Gaur egun, 10 urtez industu ondotik, gaztelu haren aztarnak ikusi ditzazkegu. Hortarako, hizkuntza ezberdinetan informazioa ematen duten panelak aurkituko dituzue. Bisita autogidatua, dohainik, baino etzitsua duzue ekonomikoki gure auzolandegian borondatea uzteko.
- Teileriko zubia. Erran bezala, gu, gazteluko pista utzi eta baselizaren ezkerreko aldean dagoen bertze bidea hartu dugu “azpiko bidea” deiturikoa. Teilariko zubi pasatu (nonbait, garai batean teila eginen zuten…), harriren bat errekara bota eta 15’tan etxera iritsi gara.
Ibilbidea, egin genuen modura publikatu dut, editatu gabe, denbora errealekin, 5 urteko neskatoakin egina. Ostatuan gelditu ginen, parkean bertze tartetxoa eta Teilariko zubian, errekara harriak botatzen.
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sakatu enlazean. https://goo.gl/photos/UVVSibcGmRG7iQAx9
Iradokizuna: bokatak eraman eta lixutegi ohian jan. Mahaiak eta aulkiak dituzue hortarako.
