Gastroibilbideak I. Jaimeneko Borda Landetxea (Amaiur)- Etxebertzeko Borda Jatetxea (Orabidea-Lekaroz)

Hementxe, kirola eta gastronomia uztartzeko bertze aukera. 19 km duen ibilbidea, erdian Etxebertzeko borda jatetxean otordua egiteko aukera duzuelarik. Badakigu bapo jan ondotik berriz ibiltzea kosta egiten dela baino perezak utzi eta, oporretan loditzeko arrazoirik ez.

Etxebertzeko borda, Orabidea parajean kokatua dago. Orabideak ez du auzo gunerik baino bai eremu zabala, Otsondotik hasi (Lizermeaka) eta Bertizeraino iristen dena. Lizermeaka eta Bertiz NA-4453 errepideak lotzen ditu, denetara 27 km.  Errepide honetan Zugarramurdi eta Etxalarrerako bidegurutzeak aurkituko ditugu. Garai batean baserri guztietan edo gehienetan jendea zegoen; gaur egun, toki aunitzetan bezala, gutti batzutan bizi da jendea baino horietan, indar eta kemenez ari dira hri dela bere tokia erakutsi nahian. Muestrarako aipatutako Etxebertzeko Borda jatetxea ETXEBERTZEKO BORDA eta Kortariko Borda gasnategia KORTARIKO GASNA. Lehendabizikoak urteak daramatza ostatugintzan eta bikain ari dira, etxeko janaria eta kalitatezkoa baita beraien oinarria (beraiek hazitako arrainak eta guzti). Bigarrenak, denbora gutti darama gasnagintzan, modu komentzialean behinpin eta jadanik sari andana irabazi ditu.

Aipatu beharrekoa ere nahita nahiez, Infernuko Errota, seguraskire Orabideko toki famatuena!. Hantxe dago, bai, infernutik urbil nonbait. Espainako guda zibilean inguruko errota guztiak etxiarazi zituzten baina Infernuko Errotak isilpean segitu zuen lanean. Etxebertzeko Bordatik 20′ oinez iritsi daiteke.

Ibilbidea borobilean egin nahi izan dut baino nahitaezkoa izan da toki batzuk errepikatzea, bertzela gehiegi luzatuko baitzen. Hasiera iduzkitan eta bukaera erabat laino artean, horrela da gure Baztan.

Aipatuko dut ere Orabidea kontabando istorio pilaka izanen dituela baino gutti kontatzen direla.

Errolanen harritik eta Errekattipitik pasatu garenez, oroitarazten dizuet hauen inguruan gure aitatxik duela urte aunitz kontatukoa BIDASOA.

(EUS) Alkurruntzeko pistatik, Auza, Olate, gibelean Elorrieta eta aitzinean Aizpitza.
(CAS) Desde la pista de Alkurruntz, Auza con Olate y Elorrieta y delante, Aizpitza.

(EUS) Errolan harkaitza. Gibelean, Gorramendiko mendi katea: Aizpitza, Gorramendi, Otanarte, Gorramakil eta Bardakomendi. Aitzinean Bagoi eta Olaintzin.
(CAS) Peña de Roland. Detrás, el cordal de Gorramendi con: Aizpitza, Gorramendi, Otanarte, Gorramakil y Bardakomendi. Delante, Bagoi y Olaintzin.

(EUS) Alkurruntz Zuletako lepotik.
(CAS) Alkurruntz desde el collado de Zuleta.

(EUS) Aizkoz lepoa gibelean Atxuria, Zentinela, Larrun eta Ibanteli dituela.
(CAS) Collado de Aizkoz con Atxuria, Zentinela, Larrun e Ibanteli detrás.

(EUS) Ezkerretik eskuinera: Larrun, Atxuria, Airagarri, mendibil, Aizparatz, Azkar.
(CAS) De izquierda a derecha: Larrun, Atxuria, Airagarri, mendibil, Aizparatz, Azkar.

(EUS) Eskuinetik ezkerrera: Alkurruntz, Arranomendi, Errebi, Arritxulegi, Azkar.
(CAS) De derecha a izquierda: Alkurruntz, Arranomendi, Errebi, Arritxulegi, Azkar.

(EUS) Beltxeneko Borda Bular mendiaren magalean eta gibelean Legate eta Aizkolegi.
(CAS) Beltxeneko Borda en las faldas de Bular y detrás, Legate y Aizkolegi.

(EUS) Eskisaroi lepoa eta GR-11 ko kartelak.
(CAS) Collado Eskisaroi y carteles indicadores de GR-11.

(EUS) Eskisaroiko Borda eta Bular mendia gibelean.
(CAS) Eskisaroiko Borda y detrás, el monte Bular.

Quesería Kortariko Borda Gasnategia.

(EUS) NA-4453. Lizemeakako merenderoa eta Askapeko harrobia lotzen dituan errepidea. Etxebertzeko Borda jatexea eta Kortariko borda gasnategia erakuten dituen kartelak.
(CAS) NA-4453. Carretera comarcal que une Lizermeaka (Otsondo) con Askape (Bertiz). Carteles indicadores del restaurante Etxeberzeko Borda y la quesería Kortariko Borda.

Barrantxeko Borda.

Restaurante Etxebertzeko Borda Jatetxea.

Antxitoneko Borda.

Iruingo Borda.

Indako Borda.

(EUS) Iruingo Borda et urrunera, Domikuko Borda. Gibelean, Aizkolegi eta Azkua.
(CAS) Iruingo Borda y, a lo lejos, Domikuko Borda. Detrás, Aizkolegi y Azkua.

Larrondo. Urruspil.

Urruspil. Legate.

Beltxeneko Borda

(EUS) “P” lerroko Bunkerra. Ezkerreko aldean beltxeneko borda lainopean.
(CAS) Uno de los búnqueres de la línea “P”. A la izquierda, Beltxeneko Borda bajo la niebla.

Lainoa/Niebla.

(EUS) Errolan harkaitza lainopean
(CAS) La peña de Roland bajo la niebla.

(EUS) Bortz haritzak.
(CAS) Los cinco robles.

(EUS) Borda Kaskailtzeta parajean, Oiarteko zokoaren gainekoaldean.
(CAS) Borda en el paraje Kaskailtzeta, cerca de Oiarteko zokoa.

Oiarteko zokoa. Rincón Oiarte.

Ixabel  |  Comments Off on Gastroibilbideak I. Jaimeneko Borda Landetxea (Amaiur)- Etxebertzeko Borda Jatetxea (Orabidea-Lekaroz)  |  in Eguraldia, Gastronomía, Historia, Ibilbideak, Kultura, Uncategorized @eu

Comments are closed.