Urte andana pasatu da PR NA 7 ibilbidea publikatu zutenetik; neretako, Baztanen dauden politenetakoa da alde batetik Baztangoizako erakusten duen ikuspegiagatik eta bertze aldetik egiteko errexa eta erosoa delako (ibiltzeko ohitura gutti duen jendearendako ere).
Azken arrazoi horrek ibilbidea zertxobait aldatzera eraman nau, toki batzuk nahi etsiak baitira eta bide zaharren bat erakutsi nahian. Iñarbegitik Erratzurako itzulerako bidea ez dugu PRtik eginen Zipunten bidetik baizik: paraje polita hauxe baino galtzear dagoena, ez bada dagoeneko galdu, azaroan egin zuen elurtearen ondotik…Erran beharra dut joan zen urteko iraila bukaeran egin nuela ateraldi hau.
Erratzutik abiatu eta toki hauetxek pasatuko dituzue: Iñarbil, Xorroxin ur jauzia, Iñarbegiko galtzada, eta arestian aipatutako Zipunten bidea. Bukatzeko, Erratzura iritsi baino lehenago, Gorostapolon eginen dugu geldialdi ttikia.
Pena, Gorostapolo eta Erratzu artean, errepidez egin beharrean, Zabaleta parajetik egiteko asmoa nuela baino, 2014. urtean herriak jasan zuen uholdearen kalteak oino agerian dira eta gaur egun ezinezkoa da hortik ibiltzea zubia erabat hautsia delako.
Bukatzeko Erratzuko herrian dituzuen edozein ostatutan indarra har dezakezue baita Zubi Punta Ostatuan taloak jan ere. Ongi ibili!!!.

- Gorostapolo

(EUS) Bidegurutzea. Erreka ur aunitzekin heldu bada hobe ezkerreko xenda hartzea.
(CAS) Si el río viene crecido mejor coged el sendero de la izquierda

(EUS) Galtzada bukaera. Iñarbil eta Iñarbegi lotzen dituen errepidea.
(CAS) Fin de la calzada. Carretera de acceso a Iñarbegi desde Iñarbil.

(EUS) Eskuineko bidea hartuz gero Zabaleta parajetik Erratzura iritsi daiteke baino gaur egun ezinezkoa da 2014ko uholdeak zubia eraman baitzuen.
(CAS) tomando el desvío de la derecha se podría acceder a Erratzu por el paraje Zabaleta pero hoy en día es inaccesible debido a los daños causados por la inundación de 2014.