Monthly Archives urtarrila 2014

Biriatu-Amaiur-Biriatu. Felixaren historioa.

2014ko hilbeltzak 25 dituenean, Felixak (Enekoneko etxekoandrea) 70 betetzen ditu. Duela 50 urte, 20 zituela, Amaiurko Makitenetik Biriatuko Lekuona hotelera abiatu zen, lanera noski. Omen, bere izeba batek, Itsasun bizi zena eta astero Donibane Lohitzuneko merkatura joaten zena, jakin zuen hantxe, Biriatuko Lekuona hoteleko jabea zerbitzarien bilen zabilela. Horrelaxe abiatu zen Felixa bere abenturan. Biriatun 5 urte pasatu zituen eta kaxko hartatik  “Aurrera” autobusa ikusten omen zuen N-121 errepidetik Baztan aldera zihoala eta kriston pena sentitzen omen zuen…Gure aita, zuendako Juanito “eneko”, astero astero moto zahar batean ama bisitatzera…Horrelaxe, 5 urte, ezkondu ziren arte.

Handik urte batzutara, duela 38 urte, amak eraman nahi izan gintuen anaia eta ni toki hura ezagutu genezan; Itziar (Etxenikeko etxekoandrea) ez zen sortua oraindik, bidean zegoen eta famili argazkia egin genuen.

38 urte beranduago argazkia errepikatu dugu. Hementxe dituzue.

Felixa Biriatun, lan garaian. Felisa en el jardín del hotel Lekuona, hoy Bakean, en Biriatu.
Felixa Biriatun, lan garaian.
Felisa en el jardín del hotel Lekuona, hoy Bakean, en Biriatu.
Lekuona hoteleko jardinean. En el jardín del Hotel Lekuona.
Lekuona hoteleko jardinean. En el jardín del Hotel Lekuona.

 

 

Felixa eta Juanito beraien umeak, haien bikoteak eta bilobekin. Juanito y Felisa con sus hijos-as, yernos y nietos-as. Biriatu 2014.

 

Felixa eta Juanito Ixabel, Juanmari eta Itziar, seme-alabekin. Felisa y Juanito con sus hijos-as: Isabel, Juanmari, Itziar. Biriatu 2014.
2014. Gaur egungo hotelaren argazkia, lehen Atxenia/Lekuona izan zena eta gaur egun Bakean ditzen dena. Panorámica del hotel Bakean, antiguo Atxenia/Lekuona.

Bakean jatexerako sarrera. Entrada del restaurante del Hotel Bakean. 2014.

Atxenia-Lekuona-Bakean. 2014.
Posted by Ixabel  |  Comments Off on Biriatu-Amaiur-Biriatu. Felixaren historioa.  |  in Uncategorized @eu

Komino eta azukre beltzaz egindako opilak.

Neguko atsaldeak sukaldari lanetan ibiltzeko ederrak izaten dira. Berriki, Iban Yarzaren liburua erosi nuen eta errezeta batek erakarri ninduen. Asia aldean jaten dituzten opil batzuna zen, kominoa eta azukre beltza daramatenak, bertze gauza batzun artean. Opilak arinagoak ateratzeko tang zhong-a erabiltzen dute. Hementxe duzue errezeta:

Tang zhong-a prestatu.

  • 200gr ura
  • 40gr irina
  • sutan berotu biak ongi nahasiz eta irakinarazi gabe. Loditzen hasten denean sutik atera eta hozten utzi.

Orea prestatu:

420gr indarrazko irina, 125gr gari semola irina, 2 goilaratxo kominoa, 65gr azukre beltza eta 6gr gatza ongi nahasi; ondotik, tang zhong-a, 120gr esnea, arraultza bat eta 10gr orantza edo legamia gehitu. Ongi ongi oratu orea berdindu arte. Gehitu orain 80gr gurina (aspaldian hotzgailutik ateratakoa) eta 10’z oratu. Ontzi batean sartu eta tapatu eta utzi lehendabiziko hartzidura egin dezan (tokiko tenperaturaren arabera ordu t’erdi eta hitu ordu tartekoa izanen da). Tamaina bikoiztu denean, 80-90ko pilotak egin eta bizkotxoak egiteko ontzi batean jarri bat bertzearen ondoan. Utzi berriz ere bigarren hartzidura egin dezan (ordu t’erdi goiti beheiti). pilotan haundituko dira eta bat bertzearekin elkartu. Pintatu arraultzakin eta azukre beltza bota gainetik. Labekatu 30’z 190 gradutan. Hozten utzi eta jatera…On egin diezazuela!!!

Posted by Ixabel  |  Comments Off on Komino eta azukre beltzaz egindako opilak.  |  in Uncategorized @eu

Azkenean, magdalena ponpoxoak!!!!

Gabon gabon:

Itziarrek, nere ahizpa, Etxenikeko bezeroendako magdalena ederrak eta goxoak egin izan ditu. Beti egin nahian baino saiatu naizenean ez zitzaizkidan ongi ateratzen, beti idorrak eta apalak. Foro batean eta bertzean irakurtzen Xavier Barrigaren errezeta aurkitu nuen eta hauxe zion: osagaiak nahastetik ateratzen den orea hitzgailuan egon behar duela ordu bat eta 24 ordu bitarte. Nik, 14 kontu dut eta hementxe emaitza. Hobetu daitezke, gibelekoak soberaxko erre baitira baino aitzinekoak, arroak eta ooooonnnnaaaakkkk!!!!! Hori bai, etxeko arroltzeak (oiloenak noski). mm

IMG_20140120_145550

Posted by Ixabel  |  Comments Off on Azkenean, magdalena ponpoxoak!!!!  |  in Uncategorized @eu