Gure etxeetatik ibilbideak.

Ieeepppaaaa:
Aspaldion preziso idatzi beharra eta denborarik ez. Badakizue, gure web orialdean, oinezko ibilbideenmuestra ttiki batbaduzuela baino, hemendik aitzinera, ibilbide hauen xeherasun gehixeago, “gure txokoa” atalean emango dizkizuegu. Wikilocen antzeko ekimen euskaldun propioa dugu “ibilbideak.euskadi.net” bitartez eta hortxe aurkituko dituzue bide hauetxek.
Hontakoan, Jaimenetik egiteko modukoa aurkezten dizuegu: Alkurruntz eta Betarte igo. Etxenikea edo Enekonean zaudetenek ere, lasai aski egin dezakezue; hortarako, Amaiurko Mendialde jatetxean autoa utzi eta lixto. Badaiteke Lizermeakako merenderoan edo Otsondo mendatean uztea eta handik egitea.
Alkurruntzek igoera errexa du eta, nahi izanez gero, pistaz iritsi daiteke kasi kasi gaineraino. Pista hau Franco garaian ireki zuten, pirinio osoan dauden bunkerrak eraikitzeko. Non nahi ikusiko dituzue. Goitire ailatzean, tunela dago gotor lekua tailatuta duela. Ondo ondoan lurrikarak neurtzeko geltokia ere badago. Tontorretik, bista ederrak: euskal kosta, Artzamendi, Iparla, Gorramendi, Auza, Saioa eta Baztangoiza osoa.
Jeitsiera xuabea Zuletako lepora eta ehiza elkarteko aterpea dago pinadi baten barnean. Hauxe gurutzatu eta marka berde eta xuriz seinalatuta dagoen bidexka zati batetik igoko gara Betartera. Zutarri batzuk daude bide horretan. Betartek, aitzineko ikuspegiaz aparte, Alkurruntzarena eskeintzen digu ere.
Zuen gustokoa izatea espero dugu.

Ixabel  |  Comments Off on Gure etxeetatik ibilbideak.  |  in Sin categoría

Comments are closed.