GURE TXOKOA

Xorroxin ur jauzia. Cascada de Xorroxin.

PR XORROXIN-IÑARBEGI.

Urte andana pasatu da PR NA 7 ibilbidea publikatu zutenetik; neretako, Baztanen dauden politenetakoa da alde batetik Baztangoizako erakusten duen ikuspegiagatik eta bertze aldetik egiteko errexa eta erosoa delako (ibiltzeko ohitura gutti duen jendearendako ere).

Azken arrazoi horrek ibilbidea zertxobait aldatzera eraman nau, toki batzuk nahi etsiak baitira eta bide zaharren bat erakutsi  nahian. Iñarbegitik Erratzurako itzulerako bidea ez dugu PRtik eginen Zipunten bidetik baizik: paraje polita hauxe baino galtzear dagoena, ez bada dagoeneko galdu, azaroan egin zuen elurtearen ondotik…Erran beharra dut joan zen urteko iraila bukaeran egin nuela ateraldi hau.

Erratzutik abiatu eta toki hauetxek pasatuko dituzue: Iñarbil, Xorroxin ur jauzia, Iñarbegiko galtzada, eta arestian aipatutako Zipunten bidea. Bukatzeko, Erratzura iritsi baino lehenago, Gorostapolon eginen dugu geldialdi ttikia.

Pena, Gorostapolo eta Erratzu artean, errepidez egin beharrean, Zabaleta parajetik egiteko asmoa nuela baino, 2014. urtean herriak jasan zuen uholdearen kalteak oino agerian dira eta gaur egun ezinezkoa da hortik ibiltzea zubia erabat hautsia delako.

Bukatzeko Erratzuko herrian dituzuen edozein ostatutan indarra har dezakezue baita Zubi Punta Ostatuan taloak jan ere. Ongi ibili!!!.

 

Gorostapolo.
Gorostapolo
Iñarbil. Xorroxinerako kartela. Cartel indicador.

Iñarbil. Xorroxinerako kartela. Cartel indicador.

Auzako Borda.

Auzako Borda.

Cartel PR

SL bidea hartu Xorroxin ur jauziruntz. PR utzi.
Tomad la SL hacia la cascada Xorroxin y dejad la PR.

Xorroxin ttiki

Xorroxin ttiki

(EUS) Bidegurutzea. Erreka ur aunitzekin heldu bada hobe ezkerreko xenda hartzea.
(CAS) Si el río viene crecido mejor coged el sendero de la izquierda

(EUS) Xorroxinerako bide arruntean, zubia.
(CAS) Puente en el camino jabitual a Xorroxin

(EUS) Ur aunitzekin zaila da gurutzatzea.
(CAS) Con el río crecido resulta difícil cruzar el río.

Xorroxin ur jauzia. Cascada de Xorroxin.

Xorroxin ur jauzia. Cascada de Xorroxin.

Galtzada-calzada.

Behiak-Vacas.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

(EUS) Galtzada bukaera. Iñarbil eta Iñarbegi lotzen dituen errepidea.
(CAS) Fin de la calzada. Carretera de acceso a Iñarbegi desde Iñarbil.

(EUS) Sorginetxorako desbiderapena (trikuharria).
(CAS) Desvío a Sorginetxoa (dolmen)

Sorginetxoa trikuharria edo dolmen

(EUS) Sorginetxoa trikuharria.
(CAS) Dolmen Sorginetxoa.

(EUS) Errepidea utzi eta pista hartu.
(CAS) Dejad la carretera y tomar la pista de la derecha.

Iñarbegiko zubia. Puente de Iñarbegi.

Iñarbegiko zubia. Puente de Iñarbegi.

Lezettoa Zipunteko bidean. Pequeña cueva en el camino de Zipunt.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

PR utzi eta beiti hartu. Dejar la PR y tomar el camino de la derecha.

PR utzi eta beiti hartu. Dejar la PR y tomar el camino de la derecha.

Dolarea-Gorostapolo.

Dolarea-Gorostapolo.

Dolarea-Gorostapolo.

Dolarea-Gorostapolo.

Dolarea-Gorostapolo.

Dolarea-Gorostapolo.

Dolarea-Gorostapolo.

Dolarea-Gorostapolo.

Mixi marrau

Mixi marrau.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gorostapolo. Dolarea.

Nekaneko baseliza. Ntra Sra la Dolorosa. Gorostapolo.

(EUS) Gorostapolitik ateratzen.
(CAS) Saliendo de Gorostapolo.

Arginenea. Gorostapolo.

(EUS) Eskuineko bidea hartuz gero Zabaleta parajetik Erratzura iritsi daiteke baino gaur egun ezinezkoa da 2014ko uholdeak zubia eraman baitzuen.
(CAS) tomando el desvío de la derecha se podría acceder a Erratzu por el paraje Zabaleta pero hoy en día es inaccesible debido a los daños causados por la inundación de 2014.

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Sin categoría
IMG_20160630_181345

Ibilbide turistikoa Amaiur eta inguruetan barrena.

Uda puri purian, eta gure inguruak ezagutzeko prest jende ugari ibiliko delakoan, apenas 5 kilometroko ibilalditxoa proposatzen dizuegu. Herria eta inguru hurbila ezagutzeko parada izanen duzue. Etxetik herrira, Ukumil parajetik eginen dugu, gaztetan elizara joateko erabiltzen genuen bidexendatik. Elizara iritsiko gara, Gazteluzokoko SL bidea alde batera utziko dugularik. Elizatik goiti hauetxek dituzue toki interesgarriak, ez ditut denak markatu baino gehienak, bai:

  1. Errota. Gaur egun jarduera turistikoan dabilena, talo tailerrak, talo dastaketak eta bisita gidatuak eskeintzen dituena. www.amaiurkoerrota.com. IMG_20160630_180857
  2. Erretore etxea. Gibeleko aldean, zaharberritutako dolarea ikusiko duzue, kanpotik baina, ezin da barnera sartu. Gaur egun gelditzen den bakarra. IMG_20160630_180928 IMG_20160630_180826
  3. Andra Mari eliza, Erdi Arokoa. Zaharberritze garrantzitsuena XVI. mendekoa da, 1522. gaztelua suntsitu eta handik hartutako harriekin egina.IMG_20160630_180914 IMG_20160630_181138
  4. Lore iraunkorra.Josu Goiaren eskultura, 1522. , erresuma defendatzeko gazteluan borrokatu zutenen alde.  IMG_20160630_181053 IMG_20160630_181037
  5. Donejakue bideko gurutzea. IMG_20160630_181231
  6. Eskola zaharra, gaur egun Eguzkialde landetxea. http://www.eguzkialde.com/
  7. Kale Nagusirako sarrerako arkua. Erdi Aroa. IMG_20160630_181325 IMG_20160630_181307 IMG_20160630_181406 IMG_20160630_181345
  8. Ospitalea etxea, erromesen garaian ostatu tokia.IMG_20160630_181430 IMG_20160630_181440
  9. Donejake iturria. eraikin berria, erromesari omentzeko.IMG_20160630_181526
  10. Gazteluzoko SLrako bidegurutzea, arestian pasatutako presara eramanen gaituena.
  11. Mutiko eskola ohia. Gaur egun Goizargi landetxea.  www.goizargile.com.IMG_20160630_181954
  12. Plaza Nagusian, Udaletxe ohia.IMG_20160630_182114
  13. Eskortzea etxea, zeinean Pablo Sarasate konposatzailearean amatxi sortu zen. IMG_20160630_182155
  14. Gaur egun eskola (lehe neskatikoena); 2015-16 ikasturtean, 3-12 urte bitartean 32 ikasle izan ditu. Herri eskola edo eskola ttikia, haurrak 3 gelatan banatuta daude..IMG_20160630_184405
  15. Auzolanean eraikitako “Gure ametsa” frontoia.IMG_20160630_184419
  16. Mertxenea. Etxebizitza sorta berria. Mertxenea Apartamentu turistikoa, 3 giltzatakoa. http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/Alojamiento/6919/Mertxenea.htm.IMG_20160630_182823
  17. Lixutegia. Zaharberritua. Garai baten hementxe elkartzen ziren herriko emakumeak.IMG_20160630_182957 IMG_20160630_183032 IMG_20160630_183148 IMG_20160630_183106
  18. Arretxea jauregia. IMG_20160630_183750
  19. Borda Jauregia. Garai batean Guardia Zibilaren kuartela izandakoa eta gaur egun, inoiz ireki ez den hotela.IMG_20160630_183803
  20. Aska. Denbora batez, belaitik etxe azpitan zeuden ikuilutara zoazten behiak aska haueta ura edaten zuten.IMG_20160630_183917
  21. Hirigoienea etxea bere aska parean duela.IMG_20160630_193533 IMG_20160630_193512
  22. Pilareko baseliza edo kapera. Kale Nagusiaren bukaera. Ezkerreko pistak gaztelura eramanen gaitu.IMG_20160630_193704
  23. Monolitoa eta gaztelua. Eunate neskatikoa nekatuta zegoenez, ez gara goitiraino iritsi. Bertze ibilbide batzutan baduzue gazteluaren inguruko informazioa. guk noiznahi joateko aukera dugu baino zuek, ez baduzue ezagutzen, joan zaitezte, handik ikusiko duzuena egiz merezi baitu. Parisea joan eta Eiffel dorrea ez bisitatzea bezala da Amaiurrera etorri eta gaztelua ez bisitatzea (jeje, ni, Parisen egondakoa naiz eta Eiffel dorrea ez nuen bisitatu baino obrak zirela eta…). Monolitoak, 1522. guda gogoratzen du; 200 gudari, Nafarroako Erresumaren alda, Gaztelatik etorritako 10000 soldaduen kontra borrokatu zuten eta hantxe galdu zen Erresumako independentzia berreskuratzeko aukera. Gaur egun, 10 urtez industu ondotik, gaztelu haren aztarnak ikusi ditzazkegu. Hortarako, hizkuntza ezberdinetan informazioa ematen duten panelak aurkituko dituzue. Bisita autogidatua, dohainik, baino etzitsua duzue ekonomikoki gure auzolandegian borondatea uzteko.

    Joakin iriartek utzitako argazkia-Foto cedida por Joakin Iriarte.

    Joakin iriartek utzitako argazkia-Foto cedida por Joakin Iriarte.

  24. Teileriko zubia. Erran bezala, gu, gazteluko pista utzi eta baselizaren ezkerreko aldean dagoen bertze bidea hartu dugu “azpiko bidea” deiturikoa. Teilariko zubi pasatu (nonbait, garai batean teila eginen zuten…), harriren bat errekara bota eta 15′tan etxera iritsi gara.IMG_20160630_194203

Ibilbidea, egin genuen modura publikatu dut, editatu gabe, denbora errealekin, 5 urteko neskatoakin egina. Ostatuan gelditu ginen, parkean bertze tartetxoa eta Teilariko zubian, errekara harriak botatzen.

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue sakatu enlazean. https://goo.gl/photos/UVVSibcGmRG7iQAx9

Iradokizuna: bokatak eraman eta lixutegi ohian jan. Mahaiak eta aulkiak dituzue hortarako.

 

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Uncategorized

Mertxenea

Gaurkoan ez dut inongo berexitasunik kontatu behar, etxe baten aurkezpena egin nahi dut. Herrigunean, Mertxede lixutegitik hurbil, landa apartamendu bat irekitzear dugu, ea ea prest daukagu. 6 etxebizitzetako eraikin berrian, duplex estiloko etxea, dekorazio modernoa duela eta 4-6 lagun gustora egoteko moduakoa. Linka atxikitzen dizuet baita etxeari izena eman dion parajeko argazki batzuk ere, lixutegikoak. Lehendabiziko mailako sailkapena eman diote.

Chorro de agua en el lavadero. Ur zurruzta lixutegian.

En una edificación nueva de 3 alturas y 6 viviendas, una de ellas es un dúplex distribuído de la siguiente manera: planta baja con coina, salón, dos dormitorios, un cuarto de baño y un aseo. 2 balcones. Acceso a buhardilla por escalera de madera: cama de 135 cm, sofá y cuarto de baño. Balcón.

6 plazas en total. Ascensor. Os dejo el enlace al anuncio…

http://es.rentalia.com/331875

Lixutegia-Lavadero Mertxede

El bloque Mertxenea se ve al fondo. Mertxede etxea gibelean.

 

Mertxede lixutegia-Lavadero Mertxede.

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Uncategorized
Bunkerrera sarrera. Entrada al búnker.

Alkurruntz eta Francoren “P” lerroa.

Maddi, Eneko, Gartxot, Eunate.

Urteak pasatu dira Francok Piriniotan zehar bunker harresia eraikitzea manatu zuenetik. “P” lerroa bezala dugu ezaguna, batzuk Perez izeneko komantante batengatik dela diote, Pirinioagatik dela diote bertzeek. katalunian, adibidez, ezagunagoa zen “Gutierrez” lerroa bezala.

Eraikin gehienak 1944 eta 1946 artean eraiki zituzten. Nonbait, Francok, frantzesek Espainia inbadituko zutenaren beldur zebilen eta garai artako gose eta pobrezia egoeran errekurtso ugari hortara joan ziren. Halere, 4000-6000 eraikin egin ondotik, bertan bera gelditu zen, haren asmoa 10000 bunker eta holakoak eraikitzea zelarik. Ez ziren inoiz erabili.

Gaur egun, utzita baino hortxe daude.

Haurtzaroan, gure abentura bunker batean sartzea izaten zen y espreski, honetan, herriko apaizarekin egon ginen, komunioa hartu ginuenean, 8 urtekin. alkurruntzera oinez eraman gintuen eta bukaera, tuneletik sartu eta iluntasun ikaragarria igaro ondotik, burdinezko eskailerak igo eta berriz ere argira…

Azalpen hoberenak argazkiak dira eta hementxe dituzue andana ederra. Alkurruntzera ehundaka alditan igo naiz baino tunela gurutzatu, haurtzarotik ez. Iaz egon nintzen bitan; lehendabizikoa, haurrekin eta ederki izutu ziren gaixoak eta bigarrenean, azaroan, argazkiak egiteko. Behar beharrezkoa da eskuargia edo buruko argia.  Azpikoaldean jarri dizuedan ibilbidea azarokoa da ere eta kontuz Astoiko bordara doan desbioarekin, uda eta udazkenean otea eta sasiz beteta egonen baita.

Bunkerrera sarrera. Entrada al búnker. Tunelera sarrera, Euskal kostaldea, Larrun.Tunelerako sarrera. Sartu orduko, ardi kakaz beteta egoten da zola eta paretak landu gabe daude, latzak. Harri eta harkaitzak egon daitezke bidean eta poliki poliki ibiltzea komenigarria da. Berriz ere azpimarratuko nuke eskuargiarena.Túnel Alkurruntz

Aitzinerago, paretak leuntzen dira eta ez du hainbertze inpresionatzen.Barnean. Dentro.

 

 

 

Argitasuna bukaeran. Luz al final del túnel.

Barne barnetik. Desde dentro. Irteera. Salida. Bunker barnean. Dentro del búnker.Bi pasadizu daude bakoitza mendiaren alderdi ezberdinetara bideratua. Orabideko ikuspegia, Otsondokoa eta Amaiurrekoa aurkitzeko aukera izanen dugu.IMG_20141120_115321 Bunker barneko panoramikoa. Panorámica del interior del búnker.Bunker barneko panoramikoa. Panorámica del interior del búnker.Bunker barneko panoramikoa. Panorámica del interior del búnker.Bunkerreko irteera. Salida.

Ateratzeko, orabidekoa dago irekia bakarrik. Pausu estua eta kontuz ibili beharrekoa. Parean dagoen harri multzoa lagungarri izanen dugu ateratzeko. Kontuz paretatik ateratzen diren burdin puntekin.

Halere, abenturak merexi du. Tuneleko irteera. Salida del túnel. Tuneleko irteera. Salida del túnel. Bunker barnetik ikuspegia. Vista desde dentro del búnker. Bunker barnetik ikuspegia. Vista desde dentro del búnker. Bunker barnetik ikuspegia. Vista desde dentro del búnker. Bunker Alkurruntz 2 Bunker Alkurruntz. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Enekonea. Arranomendi. Mondarrain. Enekonea.

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Sin categoría
Gerardo Irungaray ("makit")

Aitatxi Gerardo eta Bidasoa

Hautsa artetik aspaldiko VHS bat atera dugu, 40 urte ditu gurekin daukagula. Guretako, balore handia du oraintxe. eta zuekin partekatu nahi dugu. Telebista kolorean emititzen hasi zenean, Baztaneraino etorri ziren, Bidasoa ibaiari buruzko erreportaia egiteko. Bazuen RTVEk “Los ríos” izeneko programa eta ibai bakoitzari kapitulu bat eskeintzen zioten.

Nere aitatxi Gerardok, gehienendako “Makit” bezala ezagunagoa (Makiteneko bordako baitzen bera) hauxe azaltzen du bideoan: Alkurruntzeko magalean sorrera duen Errekattipi erreka, Baztan-Bidasoa ibaira ailatzen dela. Neketan gazteleraz baino nahiko hiztegi aberatsa zuen apenas idazten zekien pertsona izateko. Zuei, guri bezala, Irri muxika ateratzea espero dut.

Makiteneko Gerardo Irungaray aurkezten dizuet, Enekoneko Felixaren aita eta Jaimeneko Ixabelen aitatxi.

Bidasoa from Casas Rurales Otsondo Landetxeak on Vimeo.

 

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Uncategorized
Baztan Aventura Park

¡ADRENALINA A TOPE!

Egun t’erdi pasatu da Beartzungo Baztan Abentura Parkean egon gienetik. BKZko kudeatzailea den Mattari Altzuartek, eskualdeko turismo arloan jarduten dugun guziei gonbidapena luzatu zigun. Beartzungo harrobi zaharrean dagoen harreran lehendabiziko azalpenak eman ondoren, dudik gabe, ekintza ezberdinetan partehartzera gonbidatu gintuen. A ze inguruak!!! Kanalaren bitartez, zintzurra batean sartu ginen, ferrata bide haundiz ikusiz; presara iritsi eta hantxe pendulo ttikia, tirolina haundiaren azpian. Ferrata bidea ttikia, haurrendako, ur saltoak…Autobusa hartu eta Beartzungo portura eraman gintuzten, gure eguneko abentura hementxe hastear bait zegoen. A ze plazerra egan egitearen sentsazioa, nola ikuspegia hantxetatik…eta azkenean, ondarra laxatzeko, penduloa!!! Ezin hitzekin azaldu, ea irudiak zertxobait transmititzen dizueten.

Bertzerik gabe, eskermile BKZko ekipo guziari: Mattari, Mitxel, Ixidro, Abraham…batenbat utzi dut…eskermile zuen pazientziagatik.

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Ibilbideak
Larrundik. Panoramica desde Larrun.

Larrungo tren ttikia.

2014ko ekainak 30 zituela, egunero Larrunera igotzen den trenak 90 bete zituen, lehendabizikotz 1924ko ekainak 30 zituela igo baitzen. Goiza horretan Euskadi Irratian maiz aipatu zuten afera hori eta arratsaldean haratxetara joatea erabaki nuen. Egun sapa zen eta bortzak banituen Oletako bidean, Trabenia hotelaren inguruko apakarlekura iritsi orduko. 13 kilometroko ibilbide borobila egin nuen. Zein tenore ona, horrelako eguna izateko ez bainuen jende aunitzik ikusi, bortzpasei lagun bakarrik. Bista zoragarriak, itsasoaldera lehenik, Baztan aldera gero eta ea ea tontorrean nintzela, urtebetetzeko lehendabiziko seinaleak ikusi nituen; “panorama” hitza hizki haundi eta koloretsuz osatua, zerutik aise ikusi dadin. Eraikinen ondoan, Montijotar Eugenia enperatrizaren omenez eraikitako oroigarria. Emakume hau, 1859. igo omen zen (oinez doike) eta gertaera honek trenbidea eraikitzeko idea ekarri omen zuen urte batzuk berantago.

1914. hasi ziren obrak eta geldiune batzun ondoren (munduko lehendabiziko gerratea, istripuak…) 1924ko ekainak 30ean egin zuen lehendabiziko bidaia Larrungo zurezko  tren ttikiak, St Ignase lepotik.

Geroztik, milaka eta milaka lagun igo dira Larrunera, martxoa eta azaroa bitartean. Hantxe aurkituko dugu tren geltoki ttar bat bere txartel salmenta txokoarekin, telebistako errepetidorea baita metereologiarako erradarrak. Hauek, frantses estatuare menpe dagoen zatian; aldiz, mugarrien bertzaldean, apenas metro batzutara, bizpahiru “benta” edo ostatu-jatetxe-denda. Hauek, Berako egiten dira. Terraza ederrak dituzte, freskagarria edo bakoitzak nahi duena hartu bitartean inguruko ikuspegiaz gozatzeko.

Merkeena, osasuntsuena, oinez joatea, Beratik, Saratik, Azkaindik…Garestiena, trenez, St Ignase lepotik, 35 minutuko bidaian. Eta tartekoa, igo oinez eta trenean jautsi edo alderantziz.

Hori bai, trena erabiltzekotan eta uda garaian baldin bada www.rhune.com orrialdea bitartez txartelak aitzinetik erosi zeren eta aspertuko zarete lerro luzean esperuan, maiz bi ordukoak izaten baita.

Ez dut aipatu tontorra 905 m. dituela.

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Eguraldia, Ibilbideak

Aritzakun. Ibilbide berria.

Bertze ibilbide bata urkeztu behar dizuegu. 20 km ingurukoa izan da egun osoa iraun duelarik Aritzakungo eskola zaharrena bapo bapo bazkaldu baitugu, bide erdian. Eneko eta Maddi izan ditut lagun, bata Ansestegiko lepoa arte, Napoleon bidean eta Aritzakungo eskola arte bertzea.

Oraingoan, Amaiurko Jaimeneko Bordatik abiatu gara baino jakin ezazue errex egin daitekela Etxenikea edo Enekonea landetxeetatik, zati ttiki bat gehitzea nahikoa izango zelarik.

Eguraldi onaren baimenaz baliatuta (2014ko apirilak 21), mendi mazelak eskeintzen dituen bide xendak alde batera utzi eta ahal den guzietan gainetik ibili gara, bizkarretik. Xendak utziko ditugu haize haundia edo lainora dagoenerako. Pentsa zer nolako ikuspegiak izan ditugu aitzinean…Jadanik, Alkurruntz aldera igotzen ari ginela, Mendixar inguruan, burua itzuli eta ederki ikusi dugu Autza mendia, laino txuriaren gainean, Baztan bailarari ohantze itxura ematen ziola. Lizermeakako merenderuan, oraindik autokarabanaren bat, astesantuko oporretako errestoak, baita turista despistaturen bat, ustez eta otsondoko merenderuan zegoela…

“…ez, merenderu hau Lizermeaka deitzen da, Otsondoko lepoa hemendik hurbil duzu eta hantxe baduzu bertze merenderua, errepidetik ikusten ez dena…”

Larrun, Atxuria, Aiako Harriak, Alkurruntz…haurrak gozatu dute largabistekin begira. Otsondora iritsi orduko hasi dira: “nekatuta nago…”. Orduantxe bada, gosatzeko tenorea: txokolate eta platanoa..eta…tira goiti, Goizamendi aldera. Goizamendiko kaskoan hainbertze argazki atera ditugu eta alde batera eta bertzera begiratu: hegoaldera Baztan bailara osoa eta batez ere Amaiurko baserriak (tartean gurea) eta iparraldera begiratz gero: Enekonea eta Etxenikea landetxeak, Lapurdiko kostaldea, Larrun…Urriztira iritsi orduko berehalaxe ezagutu dute Enekoneko pista dela…gurutzatu dugu eta berriz ere goiti, Meatzeko bizkarra zeharkatzera; metro batzutara dagoen txabolan gelditu gara; beraiek iaz ezagutu zuten txabola hau, Gorramendiko base militarraren inguruko erakusketa egon baitze bertan eta huraxe ikusten egon ziren.

Eneko franko nekatua dago eta aitatxo deitzea erabakitzen dugu. Halere Ansestegiko kromlechari buruz solastu eta lortu dut animatzea Napoleonen bideraino. Hantxetan agurtu dugu. Aritzakungo PRren markak hartu ditugu baita bizkarrak eta ttonttorrak utzi, Lizartzu eta Iruingo erreketan barrena sartzeko. Iruingo borda pasatu (ez dugu Martzelino ikusi) eta oihanaren barnean sartu gara: ikusgarria pagoen osto berrien dizdira, berde bixi bixia…baino, lurra zein idor dagoen ikusteak harritu nau. Azkeneko bi hilabetetan euri gutti egin du eta erreka batzuk agortuta daude. Bi orduak aldera Iriarteko Beheitiko bordara ailatu gara eta dagoeneko entzuten ditugu eskola zaharreko irriak eta oihuak, haurraz beteta dagoenaren seinale.

Iritsi gara eskola, plaza eta frontoiara. Erainkina hau ez da eskola oraintxe, elkarte bat baizik baino barneko aldean badira eskola zaharraren errestoak: azkena ez bada azkeneko promozioaren argazkia.

Maddik dio ez duela segituko eta ni, bazkalondoan, animatu naiz. PRan nago oraindik; minetako zokoan barrena, Arroseneko Borda pasatu eta Kantaneraino iritsi naiz; ezin ukatu baserri hau bere leiho gorri bixiarekin. marken arabera, pista utzi eta eskuineko errekan sartu naiz, berriz ere erreka agortua gurutzatu (Errekagorri) eta Otzagazteluko bordara iritsi; nor erran behar holako borda batek pvc-ko leiho eta pertsiana txuria izanen zituela…Tarteka gibelerat begiratu eta nondik natorren ikusten dut, ze parajeak…Errepidera iritsi naiz, Otsondo eta Gorramendi elkartzen dituena, 7. kilometrora gutti goiti beheiti. Paraje honi Wasinton deitzen diote, (base militarraren hurbiltasunagatik pentsatzen dut).

Dudetan nago, ez dakit zer egin: markak segitu edo bertzaldera egin. Azkenean utzi ditut markak eta Itzulegi aldera 300 metro inguru egin eta Kantorneko mendian beheiti sartu naiz. Bertze ikuspegi ederra: Amaiurko baserriak eta Baztangoiza naiz eta hasieran Anzabalek tapatzen duen pixka batean. Legarreko erreka gurutzatu eta ixtantean Dorreko bordan nago, gure etxearen bisean bis. Erauntsiaren lehendabiziko tantak sumatzen ditut eta erdi lasterka zimentazko pistan beheiti abiatu naiz baino ixtantean pista utzi eta eskuin sartu naiz “erdiko bidera” ailatu arte. Kurutxeta ondotik, SAT Aranea aldera sartu eta berehalaxe zapaldu dut N121B errepidea. 200 metro eta abiapuntua izan den Jaimeneko Bordara iritsi naiz, trenpa egina eta atsaldeko 8k direlarik.

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Uncategorized
Felixa Biriatun, lan garaian.
Felisa en el jardín del hotel Lekuona, hoy Bakean, en Biriatu.

Biriatu-Amaiur-Biriatu. Felixaren historioa.

2014ko hilbeltzak 25 dituenean, Felixak (Enekoneko etxekoandrea) 70 betetzen ditu. Duela 50 urte, 20 zituela, Amaiurko Makitenetik Biriatuko Lekuona hotelera abiatu zen, lanera noski. Omen, bere izeba batek, Itsasun bizi zena eta astero Donibane Lohitzuneko merkatura joaten zena, jakin zuen hantxe, Biriatuko Lekuona hoteleko jabea zerbitzarien bilen zabilela. Horrelaxe abiatu zen Felixa bere abenturan. Biriatun 5 urte pasatu zituen eta kaxko hartatik  “Aurrera” autobusa ikusten omen zuen N-121 errepidetik Baztan aldera zihoala eta kriston pena sentitzen omen zuen…Gure aita, zuendako Juanito “eneko”, astero astero moto zahar batean ama bisitatzera…Horrelaxe, 5 urte, ezkondu ziren arte.

Handik urte batzutara, duela 38 urte, amak eraman nahi izan gintuen anaia eta ni toki hura ezagutu genezan; Itziar (Etxenikeko etxekoandrea) ez zen sortua oraindik, bidean zegoen eta famili argazkia egin genuen.

38 urte beranduago argazkia errepikatu dugu. Hementxe dituzue.

Felixa Biriatun, lan garaian. Felisa en el jardín del hotel Lekuona, hoy Bakean, en Biriatu.
Felixa Biriatun, lan garaian.
Felisa en el jardín del hotel Lekuona, hoy Bakean, en Biriatu.
Lekuona hoteleko jardinean. En el jardín del Hotel Lekuona.
Lekuona hoteleko jardinean. En el jardín del Hotel Lekuona.

 

 

Felixa eta Juanito beraien umeak, haien bikoteak eta bilobekin. Juanito y Felisa con sus hijos-as, yernos y nietos-as. Biriatu 2014.

 

Felixa eta Juanito Ixabel, Juanmari eta Itziar, seme-alabekin. Felisa y Juanito con sus hijos-as: Isabel, Juanmari, Itziar. Biriatu 2014.
2014. Gaur egungo hotelaren argazkia, lehen Atxenia/Lekuona izan zena eta gaur egun Bakean ditzen dena. Panorámica del hotel Bakean, antiguo Atxenia/Lekuona.

Bakean jatexerako sarrera. Entrada del restaurante del Hotel Bakean. 2014.

Atxenia-Lekuona-Bakean. 2014.
Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Uncategorized
Bollos de comino y tang zhong

Komino eta azukre beltzaz egindako opilak.

Neguko atsaldeak sukaldari lanetan ibiltzeko ederrak izaten dira. Berriki, Iban Yarzaren liburua erosi nuen eta errezeta batek erakarri ninduen. Asia aldean jaten dituzten opil batzuna zen, kominoa eta azukre beltza daramatenak, bertze gauza batzun artean. Opilak arinagoak ateratzeko tang zhong-a erabiltzen dute. Hementxe duzue errezeta:

Tang zhong-a prestatu.

  • 200gr ura
  • 40gr irina
  • sutan berotu biak ongi nahasiz eta irakinarazi gabe. Loditzen hasten denean sutik atera eta hozten utzi.

Orea prestatu:

420gr indarrazko irina, 125gr gari semola irina, 2 goilaratxo kominoa, 65gr azukre beltza eta 6gr gatza ongi nahasi; ondotik, tang zhong-a, 120gr esnea, arraultza bat eta 10gr orantza edo legamia gehitu. Ongi ongi oratu orea berdindu arte. Gehitu orain 80gr gurina (aspaldian hotzgailutik ateratakoa) eta 10′z oratu. Ontzi batean sartu eta tapatu eta utzi lehendabiziko hartzidura egin dezan (tokiko tenperaturaren arabera ordu t’erdi eta hitu ordu tartekoa izanen da). Tamaina bikoiztu denean, 80-90ko pilotak egin eta bizkotxoak egiteko ontzi batean jarri bat bertzearen ondoan. Utzi berriz ere bigarren hartzidura egin dezan (ordu t’erdi goiti beheiti). pilotan haundituko dira eta bat bertzearekin elkartu. Pintatu arraultzakin eta azukre beltza bota gainetik. Labekatu 30′z 190 gradutan. Hozten utzi eta jatera…On egin diezazuela!!!

Posted by Ixabel  |  Comentarios desactivados  |  in Uncategorized