Otsondoko txokoaren estreinua.

Egunon egunon:

Berriki web orri berria ikusi ahal izan duzue eta oraingoan gure txokoa aurkeztu nahi datzuegu. Tekonologia berriak aise aitzinatzen gaituznen garai honetan (atzo hartu genuen gure “online” lehendabiziko erreserba…ufff) ahal duguna egiten duguguk ere eta hementxe gaituzue, gure aportazio ttikia egin nahian. Bakarrik nabil zeregin hauetan, Enekoneko Juanito eta Felixak eta Etxenikeko Itziar eta Jokinek ez baitute deus ere jakin nahi afera hauetan.

Udaberri nazkagarria izan genuen, uztaila, aldiz, sofokagarria eta abuztua?, abuztua, udako euria, ortotsa eta tximistaz beteta heldu zaigu.

Honen frogarako aragazkia hauxe uzten dizuet, gure landetxean dagoen Joakinek ateratakoa; beraien balkoiatik, Gorramendi parean dauden odei ilunak.

Bertzerik gabe, ongi etorriak gure txokora.

Ixabel Jaimeneko Borda (Amaiur)

Gorramendi Jaimeneko bordako balkoitik

Ixabel  |  Comments Off on Otsondoko txokoaren estreinua.  |  in Uncategorized @eu

Comments are closed.